XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hondamendiaren aroakJuduen hondamendi planifikatuaren lehen aroan, 1933tik 1938ra, Alemaniako juduei beren eskubide guztiak ukatu zitzaizkien.
Aginduak bata bestearen atzetik etorri ziren, hurrenkera azkarrean.
Lehen agindua boikoterako deia izan zen, juduen denda eta negozioen kontra.
Ondoren juduen dietetika legeen arabera egiten ziren animalien erritozko hilketak debekatu zituzten.
Idazle juduen liburuak jende aurrean erretzen zituzten.
Alemaniako lehen kontzentrazio-esparrua
1933 eta 1935 urte bitartean irakasle, funtzionari eta profesional judutar gehienek beren lanpostuak galdu egin zituzten.
1934ko abuztuaren 2an Hitler presidente eta armada-indarren komandante nagusi izendatu zuten.